Korreo bidezko botoaren inguruko zalantzak argitzeko zerbitzua eskainiko du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus 2020ko ots. 28a, 13:48

Apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan botoa korreo bidez eman nahi dutenei zalantzak argitzen lagunduko die Azpeitiko EAJk. Astelehenetik aurrera batzokian izango dira, 19:00etatik 20:00etara.

Datorren apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta horren harira, korreo bidezko botoaren inguruko edozein zalantza argitzeko aukera eskainiko du Azpeitiko EAJk. Astelehenetik –martxoak 2– aurrera, batzokian izango dira korreo bidezko botoaren inguruko kezkak argitzeko eta boto hori ondo betetzen laguntzeko. 19:00etatik 20:00etara bitartea izango dira batzokian zerbitzu hori eskaintzen.