Añares ISBk garaipena eskuratu du asteburuan

Uztarria.eus 2020ko ots. 27a, 10:25
Añareseko jokalariak partida batean.

ISBko neskek Pontevedrako Arxil taldea izan zuten aurrez aurre zapatuan, eta gogotik lan eginda, norgehiagoka 74 eta 68 irabaztea lortu zuten. Hurrengo partida larunbatean jokatuko dute Movistar Estudiantes taldearen kontra, Madrilen.

Añares Riojak garaipena lortu du asteburuan. Hain zuzen ere, ISBko neskek Pontevedrako Arxil taldea izan zuten aurrez aurre zapatuan, eta gogotik lan eginda, norgehiagoka 74 eta 68 irabaztea lortu zuten. Lehen laurdenean alde nabarmenarekin izan zen aurretik ISB: 24 eta 10. Bigarrenean pixka bat behera egin zuten Azkoitiko eta Azpeitiko taldeko neskek; izan ere, Galiziako taldea gerturatu egin zen markagailuan (34 eta 30). Hirugarren laurdena 59 eta 52 bukatu zen, eta laugarrengoan eta azkenengoan Arxilek baino tanto bat gutxiago (14 eta 15) eginagatik, partidari eustea lortu zuten ISBko neskek.

Zapatuko neurketa irabazita, sailkapeneko bederatzigarren postuan dira Añareseko jokalariak. Hurrengo partida larunbatean jokatuko dute Movistar Estudiantes taldearen kontra, Madrilen.