Uztarriaren zozketak

Joseba Irazoki eta Lagunak eta Mice taldeen kontzertuetarako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2020ko ots. 26a, 15:59

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Datorren ostiraleko 12:00ak arte parte hartu ahal izango da zozketan; Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa. Kontzertuak igandean izango dira, 19:00etan Sanagustin kulturgunean.

Joseba Irazoki eta Lagunak nahiz Mice musika taldeen kontzertuak izango dira igandean, martxoak 1, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Emanaldi horietarako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean, eta zozketan parte hartu nahi dutenek mezua idatzi beharko dute uztarriazozketak@gmail.com helbidera, zein zozketan parte hartu nahi duten adierazita eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Datorren ostiralerako, otsailak 28, 12:00k arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik. Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean, eta zuzenean jarriko da harremanetan sarituekin.

Egin bazkide!

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Dinamoa sormen guneko lehen solairua) jo dezateke.