Sanagustin dantzaleku bihurtuko da gaur gauean

Uztarria.eus 2020ko ots. 28a, 09:27
Sanagustin Dantzalekuko irudi bat.

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte hitzorduak irauten duen bitartean.

Sanagustin Dantzaleku egitasmoak hartuko du gaur, ostirala, beste behin, Sanagustin kulturgunean. Areto dantzak egiteko aukera izango da bertan 23:30etik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte bertan. Hilean behin, ostiralez, bilakatzen dute Sanagustin kulturgunea dantzaleku.