Karnabalak 2020

Sokamutilek oroigarria eman diote Mila Perezi, urteetan bizkotxoa prestatzeagatik

Uztarria.eus 2020ko ots. 25a, 17:30

Sokamutilek oroigarria eman diote Mila Perezi gaur goizean. Urteak daramatza Perezek Astearte Karnabal goizean bizkotxoa prestatzen sokamutilentzat, eta hainbeste denboran egindako lan hori eskertu nahi izan diote haiek. Egungo sokamutilak ez ezik, lehengoak ere elkartu dira Perezi oroigarria emateko. Sokamuturzaleen partetik, 2020ko karnabalak dago idatzita argoila irudikatzen duen egurrezko oroigarrian.