Hemen gaude gu Egan taldearen dantzaldia, bideoan

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 25a, 13:43

Astelehen Karnabaleko ikuskizunik jendetsuena izan zen Hemen gaude gu Egan taldearen dantzaldia. 23:00etan jarri zuten hitzordua plazan, eta herritar ugari bertaratu zen kontzertu antzeztura. Egan taldeak 1990ean eman zuen aurreneko kontzertua plazako kioskoan, eta hura gogoratuz, emanaldia eskaini zuen herriko lagun talde batek. Emanaldiaren amaieran, gainera, Eganeko taldekide batzuk igo ziren oholtzara. Omenaldi kutsua hartu zuen zuzenekoak, beraz. Hona hemen atzo eta entsegu batean hartutako irudiekin osatutako bideoa.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu