Karnabalak lurrez, airez eta itsasoz

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 25a, 10:57

Astelehen Karnabaleko gauak askorako eman du beste behin ere. Izan ere, denetariko mozorroak ikusi ahal izan ziren atzo iluntzean. Itsasoz iritsi ziren marinelak; airez, Egan taldeko musikariak; eta lurrez, oinez ibili ziren beste hainbat. Irudi ikusgarriak utzi zituen atzoko egunak, eta ohi bezala, hainbat sari ere banatu zituen Azpeitiko Udalak.

Banakako sarietan, txotxongiloek eskuratu zuten lehen saria, Joxean Tolosak eta Euzkitzek bigarrena, eta ile-apaintzaileak hirugarrena. Taldeka, berriz, Txirri, Mirri eta Txiribitonek lortu zuten lehen saria, Athleticen gabarrak bigarrena, Billy Elliotek hirugarrena eta Edurne Zuri eta zazpi ipotxek laugarrena. Taberna onenaren saria, berriz, Etxe Zuri tabernak jaso zuen; Kabareta irudikatu zuen tabernak.

Hona hemen herritar talde batek plazan muntatu zuen guneko irudien bilduma ere.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

AbaskalenekoXanti | 2020-02-25 : 23:14

Lotsagarriye izantzan atzokue. Disfrazik onena geurie zan, franko eta bere lagunekin, eta ezta premiyoike.

Bitartien sanagustinpeko entxufauek urteroko kamionetie atea eta athleticeko bandera batzuk jarrita bigarren premiyue.

Korrupzioa presente gure udaletxean.

jexuxenama | 2020-02-26 : 10:09

Ai ai aiiiiiiii, AbaskalenekoXanti, inbiriye galanta....
Ta zuena laburtuz zer da, guardia zibil traje bat eta kareta batzuk jarri ta kalea erten???

Fideokokoxkie | 2020-02-26 : 11:38

Atletiken kamisetie jastekuen hainbetekue badek. Urtero gauza berdiñe eiteyabe. Hurrengo urtin kamioneta berdiñei kartoiek aldau ta yasta premio asegurado. Martxa hontan kamioneta berriye erosi ta belaxe amortizakoiabe

Ta guardia zibiyek behintzet lan geio ta kurrauo zeoan, beayen hildako kajikin ta...

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-02-26 : 12:38

Lotsagarriye dek opiniyo hauek letuberra,ezin onartu beste batzui premiyu ematie??? Frankona oso oso disfraz ona, earki zeundeten baño gabarriere oso ondo zaoan ta merezitako premiyue, taldeka disfraz onak asko ta danantzako etzeok premiyoik.oin askotsn pentsatzeiau ondona disfrazauta daonak eman berdela premiyue ta eztek ola, ideia originala, ambientie jartzie,etc gauza askok kontatzeiabe
Sanagustiñeko entxufauen opiniyuk erantzuteik e eztik merezi
Generalin premiyuk oso ondo repartiuta,aaa etxezurire earki zaoan ba,earrak zauzkeau karnabalak ta arro eonber giñikik, ta debate txoro hauek ebitau.

Spirit82 | 2020-02-26 : 12:54

Danetan onena EGAN. Berriro bere abestiak bertan baleude bezala entzutea izugarria!!!!

KoroiBiruse | 2020-02-26 : 13:38

Aizak Spirit82 izengo ezuanba bertan baleude bezela entzutie, playbak intzebenda ezaizela enteatzeeeeeen!!!!! Play eman eta ahue mugitu!

Uiuiui jendie pikatute daola emateu eztaa! Maskarakin ibiltze hau eztakitpa nik eeeee.... Showe sekulekue emantzeben abaskaleneko Xantik eta, parakaidas eta guzti plazako edifiziyotik! Goma orrue eta gasolina usexe! Plazako adokiñeke atxurkanbat jaso zeben... txapa edo ezerrez!

Kamionetie berriz un pokito bisto! Zepelin ederra arrapatzen debe urtero! Jubilatzeko orduere laxte hauek.... kamionetiekin abitañea

Pirrix eta porrotsek ere dantza intzeben plazan baño nada! Txirri mirei ta txiribiton nagusi!!!!

twinmelody | 2020-02-26 : 14:35

Hori da arrazoie KoroiBirus!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu