Karnabalak 2020

Irudimena dantzan jarri dute azpeitiarrek

Uztarria.eus 2020ko ots. 24a, 14:54

Elegante Egunaren ondoren, mozorroak jantzi dituzte herritarrek gaur, astelehena, egin den mozorro desfilean. Herritar ugari irten da kalera Astelehen Karnabale goizean, eta era guztietako hamaika mozorro deigarri ikusteko aukera izan da Alde Zaharreko kaleetan zein herriko plazan. Desfilea ikusten ere jende ugari egon da. Desfilea plazan amaitu dute Kantu Kolore musika taldearen dantzaldiarekin.

Gaur, Astelehen Karnabala

16:15. Zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalerik kale txistua joz.

16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.

17:00. Haur eta gazteentzat DJon diskofesta eta txokolatada, Azoka Plazan.

19:00. Brincadeira perkusio taldearen kalejira.

19:30. Udal Musika Bandaren kalejira, eta Urolatarrak txaranga kaleetan zehar.

23:00. Hemen Gaude Gu Egan taldearen dantzaldia, plazako kioskoan.

00:00. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan barrena.

Ondoren, Itsasi dantza taldeko ttuntturroak.

00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa, udaletxean. Honako hauek izango dira sariak: banakako lehen saria, 200 euro; banakako bigarren saria, 150 euro; banakako hirugarren saria, bi afari; taldeko lehen saria, 800 euro; taldeko bigarren saria, 700 euro; taldeko hirugarren saria, 500 euro; taldeko laugarren saria, afariak; inauteri giro onena duen tabernari, sari berezia.

Ondoren, Perculights perkusio taldea ibiliko da kalez kale.

 

Bihar, Astearte Karnabala

02:00. Los Pasai txaranga.

06:15. Goiz eresia, bandarekin.

06:45. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza txikian.

07:00. Sokamuturra.

12:00. Banda gaztearen kalejira.

16:15. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra.

17:00. Hodei magoa, Azoka Plazan.

18:30. Irulitxa txaranga.

20:00. Suzko zezena.