Unai Alberdik Soroaren Oroimenezko Txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2020ko ots. 26a, 11:42

Soroaren Oroimenezko Txapelketaren VIII. edizioan txapela jantzi du Unai Alberdi pilotariak. Apezetxea bikote zuela, igandean jokatu zuen finala Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta horiek 22 eta 20 gailendu ziren. Dena den, partida oso estua izan zen; Senarrek eta Morgaetxeberriak ez zuten etsi norgehiagoka bukatu arte. Alberdik partida oso ona egin zuen, eta txapela etxeratzea lortu ere bai. Argazkian, finalista guztiak eta txapelketaren antolatzaileak. (Argazkia: Tolosaldeko Ataria)