Merkategi nagusi, Egunean Behinen Uztarriaren taldean

Uztarria.eus | Euskara
2020ko ots. 24a, 08:07

Joan zen astean puntu gehien batu zituen jokalaria Merkategi izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du hark, eta saria eskuratzeko Uztarriarekin jarri beharko du harremanetan ahalik eta azkarren, e-posta bidez.

Egunean Behin jokoaren denboraldi honetako hirugarren astea ere bukatu da. Otsailaren 17tik 23ra bitarteko astean Merkategi izan da puntu gehien –549,32– batu dituen jokalaria, eta asteroko legez, Txintxu gozotegian gosari bat irabazi du. Saria eskuratzeko uztarria@uztarria.eus-era mezua idatzi beharko du izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztuta, ahalik eta azkarren. Hirugarren denboraldiak irauten duen bitartean, astero, Txintxu gozotegiak emandako gosari bat izango da jokoan.

Taldera batzeko jarraibideak

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 886 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu