Zezenaren irteerako unea, bideoan

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 23a, 17:43

Elegante egunez, beste urte batez, ehunka pertsona bildu dira zezenaren irteerako unean. 16:00ak ingururako Erdikalean dantzan eta kantuan zebilen hainbat herritar, eta 16:30ean lehertu da festa zezenak Erdikaletik plazara arteko bidea egin duenean. Erlo Telebistak bideoan jaso du zezenaren irteerako unea.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzunak

Ibai1 | 2020-02-23 : 21:37

Zezenari errespetua erabat galdu zaio. Distantziak... Gorde gabe. Eta hori da 3-4 urtez zezen oso txarrak ekarri direlako hiru ganadutegietako baten partetik. Gaur arratsaldean zenbat zezen ibili dira gora eta behera inori eta ezeri inongo kasurik egin gabe? Zer pasatuko zen gaur 16.30 lopene edo arnoko zezen bat bota izan balitz erdi kalean gora? Zer nahi dugu, bideo polit bat eta jendea orduerdiz harrotuta edo arratsaldean zehar maila emango duten zezenak?

Esnetxekorra | 2020-02-23 : 22:17

Bideo poli bat, al da? Bai?
Nik 3 edo 4 aldiz ikusi eta polit tasunik ez diyot ikusten

Erdoizta | 2020-02-23 : 23:19

IPURTZULOAIÑO JARRITA
ARRO ARRO EGINDA
ZEZEN GORRIA LOTUTA
BAKEAN UTZI EZINDA
HERRI EZKER TRADIZIONALISTA
BERE BURUAZ BESTE EGINDA

odriozolax | 2020-02-23 : 23:21

Tordesillasko el Toro de la Vegako ikuskizunaren antza ematen diot, bideo horretan ikusten den zezenarekiko umilazio,biolentzia eta errespetu faltagatik.
Udal gobernuak gogoeta egin beharko luke zezenen inguruan daukan politikarekin, kontuan hartuta beste udaletan zezenketen kontrako jarrera irmoa erakusten duelako.

Betikue | 2020-02-24 : 00:03

....emakumiek nun daude?...? Festa matxista bat emateu...

Betikue | 2020-02-24 : 00:03

....emakumiek nun daude?...? Festa matxista bat emateu...

Tx | 2020-02-24 : 05:59

Bertsuen poto indezu Erdoizta

Tx | 2020-02-24 : 06:00

Bertsuen poto indezu Erdoizta

enara03 | 2020-02-24 : 10:11

badaude momentuk herri-lotsie sentitzetana, eta hau hoietako bat da!!!! Erdoiztan bertsue oso osoik konpartitzet, potro usaie, arrokeye, zezenai bizkar gañekue eman eta gustoa gizonezko hauek. zein da plazer momentue, zezena atea aurreko indar eakustaldiye? ateatakun emandako bizkar gañekue? ondotik pasatzen ikustie? Zorionez, allauko egune (eta ez det uste asko falta danik...) hau kaletik desagertukoana, XXI. mendien festatan animaliyek hola erabiltzie...badakizue ondo galdutako burrukie dala. zuen seme-alabak ondo adoktrinauta dauzketzue, ze erremeyo azpeitin bizita, baiño egunen baten hoiek beak igual begiyek iriki araziko dizkitzuete.

JesperSkibby | 2020-02-24 : 11:13

Uztarriari: sokamuturrari buruzko informazio ugari ematen duzue: ordutegiak, argazkiak eta bideoak... baina inoiz ez duzue esaten zenbat zauritu egin diren, zenbaterainoko larritasunarekin e.a. Hori ere informazioa da eta herri aldizkari batek eman beharrekoa dela iruditzen zait.

xapue | 2020-02-24 : 13:43

Bideo hau zenbait erakundek ikusiezkeo laiste desagertukozan zirko hau.

NikolasTxikia | 2020-02-24 : 14:05

Grand Prix

txintxarri | 2020-02-24 : 21:17

Lotsagarriye herri honena. Udal honena, baitare noski. Alkate dan Nagorei galdeu nion hemen uztarrian bertan eintzan galdeketan, aber sokamuturre ta zezenketak bukatzeko zeoze iteko asmoik ba altzeben, ez "bai" ta ez "ez" erantzunez lasai askoik geldiu zan, bea, bere gobernu kide... danak zaku iguelin. Baño eslogana ez daigun ahaztu eh, "Azpeitia, denon artean". Noski.

Ta uztarriake, kulpa parte haundi bat badake hontan. Gauz bat da herriko gertaeran berri ematie, ta bestie, notiziyek eman bezela hoien gañeko iritziyek ematie, adb, kasu hontan bezela "paregabea" bezela markauz.

Lotsa gutxi danok, errespeto faltie, ze esanik ez.

txintxarri | 2020-02-24 : 21:18

Bete bideo hontan, "paregabea" kalifikaziyue, barkau errorie: https://uztarria.eus/aktualitatea/1582550400

andrex | 2020-02-24 : 23:21

Ba aber zezen hauen bideotxo bat iluste deun aber nola dien beayen lelengo egunek zelaietan!!kalien ibilita gero!!ta jendie konturatzean zenbat sufritzeben zezenak,beñe eztiau ikusi ta!!!sokamuturra amaituuuuuu!!!

AbaskalenekoXanti | 2020-02-25 : 23:07

Emakumiek nun dauden galdetzezunantzat... Nun eongoieba? Nahi deben lekun, beste danak bezelaxe. Pertsona bakuitze libre da zezenan erteera jun o ez erabakitzeko ta nik dakitela iñok eztiyobe debekatzen emakumiei hor eotie

Esnetxekorra | 2020-02-26 : 11:58

Azpeitiko Udaleko web orriye eta twiterra ikusite edozeinek pentsako luke ez dala zezenik ibili Azpeitiko kalietan.

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-02-26 : 13:34

Realidadie: jaiko sokamuturren kontrako manifan 30 pertsona, eunero sokamuturrin milleka pertsona kalien, galdutako burrukie???? Eztu ba ematen oingoz.
Danak eztakeula sensibilidade iguala animaliyekin eztezue ikusi nai

xapue | 2020-02-26 : 14:02

Tordesillasene milleka pertsona kalien zezena ikusten... 2016.urtean dekretu bidez debekatu egin zuten festa.

eztet uste hau pasatzeko asko faltakoanik Azpeitin eta horrelako festak iten dizen beste herri askotan... denbora kontue besteik ez da izengo. jaiko bideoko irudiyek asko pentsatzeko emandebe...

Kontrakantxa | 2020-02-26 : 18:23

Debekatu dutena Tordesillasen zezena jendartean hiltzea da, oraindik zezena ateratzen jarraitzen dute kalera
https://youtu.be/NulE84H1cLg
Irudiak 2019ko irailaren 17koak

JesperSkibby | 2020-02-26 : 19:54

Garrantzitsua dena ez da noraino heltzen zaren pausu bakoitzean, pausuak zein norantzatan ematen dituzun baizik.

tomorrowland | 2020-02-27 : 08:53

Zuek lasai azpeitin zezenak earki seigukou da!

Spirit82 | 2020-02-27 : 09:44

Emakumeei buruz, jakin dezazuela emakumeak egoten direla erdi kalean, urtero, bideoan ikusten ez diren arren. Gutxiengoa direla, hala izango dira, baina beraiek hala nahi dutelako, gerturatzen ez dena ez duelako nahi bait da, baina ez zezena gustatzen ez zaiolako, baizik, taberna barruan, barrera atzean edo jatetxean sobremesa ederra egiten kontu kontari daudelako. Edo noski, beste batzuk etxean, nahi dutelako edo haurrekin egon behar dutelako. nahi duena irtetzen da zezenera eta nahi ez duena ez.

bideo hau uztarrian jartzen badute gehiengo batek ikusi nahi duelako da, horrela funtzionatzen dute prentsak.

"Azpeitia denon artean" JAJAJAJAJA, zezenagaitik bakarrik kritikatu behar bada ederki gaude, zezena batzuen gustuko besteen ez gustuko, baina zezena bezela beste hainbat gauza. Eta betiko kontari bueltak ematen.

Urrengo elekzioetan ez eman botoa bilduri, baina lasai zezenak hortxe jarraituko du.

JesperSkibby | 2020-02-27 : 10:16

Spirit82:
Nahi ez duenak eskubidea du zezenean ez ibiltzeko?
Alegia, alde egin dezala herrigunetik. Oso ondo.

Alde zaharreko dendariek, nahi ala ez nahi, beraiek babestu behar dituzte erakuslehioak. Alde zaharreko bizilagunek, nahi ala ez nahi, portaleko ate aurrean (eta kasu askotan barruan) dituzte arriskuak.

Eta Bilduri botorik ez ematearena... no comment. Agian, eta soilik agian, Jaungoikoa Eta Legezarra defenditzen dituen alderdiak egingo du tradizioaren aurka.

Soluzioa hor duzu: zezenplazan jarri. Joan dadila nahi duena, nahi ez duenari ez diezaiola molestatu eta sarrera jarri: seguruagoa da, ekonomikoki erabiltzaileak ordain dezala eta horrela bai ziurtatzen duzula 16 urtez azpikorik ez dagoela eremuan, hala nahi izanez gero.

Kalbariojoxe | 2020-02-27 : 11:28

kontua zein da?

Zezenean ibili nahi ez dutenei oztoporik ez egitea???

Kaleko eguneroko martxan ez eragitea???

Zaurituen larritasuna??? (zezenean zebilenak jasandako zauriak bost axola niri)

IRUDI BAT:

Erdikalean gora lepotik lotuta beharduta doan animalia, herriko gizon ausartek, testosteronikoki, bizkarrean indar osoz kolpatzen dutenekoa

hau al da zezen zaletasuna? edo zezena jazartzeko zaletasuna esan beharko genuke??

zezenarekiko errespetua handituz joan ordez, azken 10 urteotan ez al dute jarrera hauek okerrera egin??

gogoratu jarrera berdina errepikatzen dela herriko gizon txikien (eta ez ain txikien) eskutik, txahal txikiak ateratzean, duela 10 urte gertatzen ez zen kontua.

Tx | 2020-02-27 : 11:36

Espirit 82, ta ertetze ezteben emakume hoyek, ezin al da izen mendira jun dilako o fuola ikustea jun dilako, o musin ai dilako sozidadin, o umik gizonakin ta bea kirola itea jun dalako....
Ta zeatik ez zezena gustatze ez zakolako? Galdeu in al diyozu o?
Matxismue ikuste zure hitzetan, igual eztituzu hitz egokiyek aukerau.

Esnetxekorra | 2020-02-27 : 11:59

Nire ustez bai. nabarmen ein du okerrea zezenarekiko jarreriek azken urte hauetan
500 urteko ospakizunen kontuekin hasi zienetik?
Eta anekdotikoa izen daitekeen arren edo ez... Ze grazi dauke zezena pajarita gigante bat jantzita ateatze horrek?

twinmelody | 2020-02-27 : 12:51

Ta ze giro ear zeon atsaldeko 16:30tan erdikalien! Gora sokamuturre ta gora azpeitiko karnabalak!

JesperSkibby | 2020-02-27 : 13:36

Dexenteko dixkurue daukezu jai karnabal arratsaldeko girue zezenai esker dala uste badezu.

Esnetxekorra | 2020-02-27 : 14:41

Jaungoikoa eta Lege zaharra alkatetzan Gorliz en eta galdeketa behintzet antolau zeben

Tirvix | 2020-02-27 : 15:00

Neri irutzen zait norabide okerrien goazela, beste lekutan zezenakin zerikusiye daukeben ekitalditatik, Iruñea adibidez, entzierroko eremutik "mozkorrak" ateatzen saiyatzen die, hemen ez, hemen herriko mozkorrak eta kokoteaino "hartutakuek" herri erdiko kalien juntatzen die, 400 kilo baino gehiyoko animali baten aurrien. Ez nik iñori ezer txarrik opa diyotelako baino, egunen batien zeozer pasatzen bada...orduen izango die kontuek eta komeriyek, ein banu, bagenu, bazuten...Zerbait egin "dezagun", desgraziren bat gertatu aurretik.

Erdoizta | 2020-02-27 : 15:25

Ni ya kokoteaiño natxiok Azpeitiano aho haundi, Petxolobo, Goi Gerlari, Saia haundi usteko Kromagñon ser bizi hauekin. Aste guztin Gimnasiyuan Ispilluai beira kingi kanga iji ta aja........ ta geo kalien zezenan aurrian son goku ta vegetana egiten. Azpeitiye munduko herrik onena, sanfermiñen atzetik festaik onena, eskerrik asko amai azpeitin jaiyotzeatik...........egiye esangoiat, gu EGAN-en generaziokoak izanda, esalda ormonazio-arrokeri hau Xabier Saldias Azpeitiar Arro prototipoaren eragiña izango?

juaristi | 2020-02-27 : 17:43

Eta Erdikalean agertu ziren Ezker Tradizionalistaren kartelak sokamuturra defenditzen zer ziren? Ikusi zenituzten?

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-02-27 : 18:10

Erdoizta sekula eztiat oinbeste txoakei batea aitu

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-02-27 : 18:12

Ni zezenzale amorraue izenda, irrikitan natxiok bilduk sokamuturra bai o ez, herri galdeketi itie

Erdoizta | 2020-02-27 : 18:33

Txoakeiye bakarra zeok hor Oillaxko, gauz bakarra esan nahi dik horrek, Azpeitiarran Herri Arrotasunek trixtura emateitela, hoixe baizik. Umildade pixkat moteill!! Esantzak festa earrak diala eta kitto.

Erdoizta | 2020-02-27 : 18:35

Ta hi oillaxko, zezenzalie ez, hi zezenin ibili zalie haiz, zezen zaliek animaliyai errespteua zeok.

gurasobat | 2020-02-27 : 18:51

Dena libre denean
Miren Gorrotxategi

enara03 | 2020-02-27 : 20:16

Eztabaida hau eotie ona da, zeoze moitzen ai dan señale!!! Igual beste eremu batzutan eon berko luke baita, baiño dana allaukoa.
Ez ahaztu talde txikiyek burruka haundiyek irabazteituela.
Emakumien komentayuek lotsagarriyek, etxien, tertuliyen, barrera atzien...hoixe da mota hontako ekitaldiyek emakumiei emateion tokiye!!!!eskolako patiyoko erdigunetatik futboleko porteriyek kentzen ai dien bezelaxe kendu ber da zezena kaletik.
Eta azken 10 urtetan emandako aldaketakin ados, zezenbeltz elkartiek nahi duna iteko atiek parez-pare irikita euki ditu, iñork frenuik jarri gabe.

twinmelody | 2020-02-27 : 20:59

ta hik ze itepa zezenan alde erdoizta? Kejie bakarrik dabilkik, azpeitiar sena gora behera, azpeitianue dala eztala... axkoitiarra ezaiz ba izengo?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Aldapa1 | 2020-02-27 : 22:01

Honen kontra zaretenak badakizue, hurrengo urtien zueke jarri plazan protestan bestikin! Ta bestela eon ixiliken,ze zuen argumento batzuek errespetagarriyek die baino beste batzuk oso oso absurduek iruitze zaizkit.

JesperSkibby | 2020-02-27 : 22:24

Ordun protesta hik esan bezela ein ber dek eta bestela ixildu. Earki. Oso ondo.

Esnetxekorra | 2020-02-27 : 22:53

Honek ya jaikue berdindu edo superatzen du
Zein pentsatzen du dala bestei ixilik eoteko agintzie daukela uste dun batek eta gañea lasai lasai esan leikela, eta gustoa geldiuko zan

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-02-28 : 08:26

Emara03, olako ekitaldiyek emakumiei emateyoben tokiye hau dala?? Zerda eozer botatzie ooo?? Emakumik bizi guztiyen ibili dituk eta izen dituk sokamutur zaliek azpeitin, gizonezkun aldin gutxiyo ibiltzeiela x motibuatik,ok, baño iñok eztiyobe debekatzen ibiltzeiken ta nik dakitela sokamuturre berdintasunien eitean ekitaldi bat da.

Kalbariojoxe | 2020-02-28 : 08:46

Gora Ezker Tradizionalista!!!

Gora pasioa eta tradizioa!!!!

Gora erdi kaleko gudari ausartak!!

Gora gu ta gutarrak!!!

Etziok holakoiken, mundu zabalien!!!

Gogor etsaiari! Maitasuna, euskal zezenari!!!

Eta, nola ez, 0km ganaduzaleari!!!

xapue | 2020-02-28 : 09:00

bueno ba berdintasunien itean ekitaldi bat baldinbada, zeba eztao emakumeik sokie ematen? sokaneskak nun?

Ibai1 | 2020-02-28 : 09:11

Hau dena galdeketa batekin konpontzen da. Nik sokamuturrak jarraitzearen alde emango nuke botoa, aurka dagoenak aurka, eta emaitza loteslea izan dadila. Eta galdu ezkero ba horixe da herriak nahi duena eta errespetatu eta aurrera.

JesperSkibby | 2020-02-28 : 09:23

Hori abantailarekin jokatzea da.

Badakizue galdeketa zuzenean eginez gero irabazi egingo lukela sokamuturraren aldeko joerak.

Bitartean lanketa bat egin beharr dago eta batez ere, gaur egun egiten ari diren ekintza horiek (batez ere umeei zuzendutakoak) gelditu.

Kalbariojoxe | 2020-02-28 : 09:41

bai horixe, baina beti ere galdeketa egiteko garaian, ekologikoak izan behar dugunez, galdeketa paper berdina erabiliz galdera ugari egitea onena:

Betiko sokamuturra []BAI/[]EZ
Umeen sokamuturra []BAI/[]EZ
Helduen entzierroa []BAI/[]EZ
Umeen entzierroa []BAI/[]EZ
Grand Prix []BAI/[]EZ
Ahari jokoa []BAI/[]EZ
Oilar jokoa []BAI/[]EZ
Zakur borrokak []BAI/[]EZ
Gladiadoreak []BAI/[]EZ
Gladiadorea vs zezena []BAI/[]EZ
Zezenketak []BAI/[]EZ
Gladiadorea vs krokodiloa []BAI/[]EZ
Hipopotamoa vs panda artza[]BAI/[]EZ

Batek daki, agian aintzinako ospakizun ahaztuak berreskuratu ditzakegu gure herrian!!

noski, demokratikoki eta ekologikoki!!!

Gora gure erromatar susterrak!!

Ave, Azpeitiar, morituri te salutant

Kalbariojoxe | 2020-02-28 : 09:44

Noiztik margaritak erdi kalean?
Margaritak balkoietan,
Bizarroak zezenean,
Eta tradizioa bihotzean

gurasobat | 2020-02-28 : 09:50

UEUk 2016an argitaratutako "Festak, genero-harremanak eta feminismoa" izeneko liburu bat irakurtzea gomendatzen dizuet denoi, festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako interesgarrri proposatzen dira bertan.
Bestalde, gogora ekarri nahi dut "Irteera" dokumentala ikastetxeetan ez botatzeko erabaki bateratua hartu zela eta hezkuntzan ari garela pauso txikiak ematen. Oso oker ez banago, sokamutur txikian ez da Karmelo Etxegaraiko sokamutil-neskarik aurkeztu, kasualitatea ote?
Sokamuturra ez da hezitzailea eta askotan errepikatu naizen arren, Azpeitia Herri Hezitzailea programarekin kontraesankorra iruditzen zait, jakinda, biak Udal gobernuaren babes eta sostengua dituztela.

Spirit82 | 2020-02-28 : 10:06

Nik barkamena eskau nahi det, ez nuelako ondo idatzi. Esan nahi nuen emakumiek ez bazeuden sokamuturrien ez zutelako nahi zela, ze sokamuturrien ibiltzen dien emakume gehienak elegante egunean jiji jaja bait zebiltzan, kalean, tabernan, barrera atzean... eta noski beste batzuk etxean haurrekin, edo kirola egiten... BARKATU gaizki ulertu edo gaizki idatzi horrengaitik. ETa berriz esaten dut, elegante egunean badira emakume gutxi batzuk zezenean ibiltzen direnak, edozein beste egunetan baino gutxiago diren arren.

Sokaneska ez badao, ez dutelako nahi izan da, sokaneska bila ibili die eta dabiltza sokamutilak, eta neska askori proposatu diote baina hauek ezezkoa eman dute, (sokamuturrean ibiltzen direnak). Ni ez naiz matxista hori ematen badu ere. Gora emakumeak eta gora beraien indarra.

Emakumeak oraindik gauz askotan ateak ia itxita ditu, baina egiten ari diren indarrarekin eta burrukarekin (eta gizonezkoek ere burruka horretan partu hartuz gero), gehiago lortuko dutela.

JesperSkibby | 2020-02-28 : 10:26

Spirit... zeu ari zara esaten, ez da ez zaiela uzten, baizik eta inguru erabat maskulinoa dela, gixon-ustekoa eta Miren Gorrotxategiren artikuluan oso ondo adierazita dagoen bezala “potro-usainduna”.

Esnetxekorra | 2020-02-28 : 10:27

Eskerrik asko gurasobat, nik irakurriko det

http://www.ueu.eus/denda/ikusi/festak__genero_h...

Eta segi errepikatzen batzuk eskertuko deu eta

Ibai1 | 2020-02-28 : 10:41

Aupa JesperSkibby:
Nik ez daukat arazorik Udalak galdeketa egiteko konpromisoa hartuko balu, epe bat utzi alde bakoitzak bere kanpaina edo azalpenak egiteko, eta ondoren galdetuta. Are gehiago, orain galdeketa "berdinetik berdinera" egiteko baldintzarik ikusten ez baduzu nik egoki ikusiko nuke udalak galdeketa egiteko konpromisoa hartzea, eta galdeketa deitzea X herritarrek horretarako garaia dela uste dutenean eta eskaera erregistratzen dutenean sinadura kopuru batekin (eta ez lehenago, desorekatua dagoela irizten badiote). Nik sokamuturraren alde emango nuke botoa, zuk aurka, eta emaitza errespetatuko nuke.

JesperSkibby | 2020-02-28 : 10:51

Ez didazu ulertu.

Ez naiz kanpaina egiteari buruz ari, lanketa egiteari buruz baizik.

Zezenbeltzekoak lanketa egiten ari dira, sokamutur txikia bezalako ekimenekin (eta Grand Prix... Ramon Garcia bakarrik falta zaie).

Gorago Gurasobatek esan duen moduan, sokamuturrari buruzko dokumentala ikastetxeetan bota nahi izan zuten, eta gurasoen ekimenez bota zuten atzera. Esan duen bezala bada, poz ematen dit ikastetxe batek behintzat horrelako ekimenei uko egiten badie, ea hurrena bi eta hurrena hiru diren. Umeak hezten ari gara eta.

Bide batez, “sokamutil-neska txikiak” (sic) deitu zaien horiek... azkenengo aldietan (eta badira batzuk) uztarrian agertu diren argazkietan fijatu izan naiz eta agian zehatzagoa litzateke “sokamutil-0 txikiak” deitzea.

Ibai1 | 2020-02-28 : 11:17

Horregatik jarri dizut galdeketa egiteko konpromisoa hartu bai, baina udalak dei dezakeela X sinadura aurkeztean eta ez lehenago. Nahi duenak lanketa egin ahal izateko. Batzuek ari dira, kalean parodia kartelak jartzen, kontzentrazioa egiten, beste batzuek eskolan ariko zarete... Oso ondo iruditzen zait. Nire iritzia: segi lanketa egiten eta eskaera dagoenean udalak galdeketa egin dezala.

batnaiz | 2020-02-28 : 13:00

Ni zezenin ibiltze naizen neskatako bat naiz, ustet eztaola zertan esanberrik neskak ibiltze geala, bertan dabillenak ikusteuta ta aparte zertako nahastuber da beti sokamuturre, neskakin??? maniye beti neska ta mutil kontue ateatzeko...

Hemen jendiek sokamuturrentzat kontra ta kejak ateatzeko jartzeun entusiasmue daneako jarriko bazeben...

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-02-28 : 14:42

Batnaiz, ba aldakizu zeatiken maniye neska ta mutil temiekin nahasteko, ba zeoze txarrakin nahastu inber sokamuturre ta kasu hontan matxismuekin.Miren gorrotxategiren iritzi hori lotsagarriye da, elegante egunin zeatik mutillek eztien neskaz jazten?? Ze ausnarketa parregarri da hori???
Ta bukatzeko ni karmeloko guraso naizen partetik eztit iñok galdeu beintzet aber sokamuturren bideoik jartzie nai aldeten nere seme alabai,ordun guraso danan izenien ez afirmaziyoik ein

JesperSkibby | 2020-02-28 : 15:55

Baserrikoollaskuelabien:
“Iritzi hori lotsagarriye da”

Dana esan dezu horrekin. Iritziyek lotsagarri iruitze bazaizkizu...

batnaiz | 2020-02-28 : 16:50

Baseerikoollaxkuelabin, ezin dezjna esan da gañea zeoze txarrrakin relazionaber dezula ta horreatik esatezula neskana...len mundun daon egoerie emakumikin txorrada bat izen bazan bezela oñ zozekin konparaber dalako gai hau ateatzen..gañea eztanin ola, nahi duna libre da ertetzeko ta neska asko ibiltze gea!
Bale ya emakumik nahastikin sokamuturrekin.
Billau beste zeoze konparaketie iteko o bestela esan behingoz, etzazutela gustatzen ta ezta ezerre pasatzen... Neire beste gauz batzuk etzaxkit gustatzen ta enaiz juten...

KoroiBiruse | 2020-02-28 : 17:38

Yasta, nahikue da. Nazkau naiz.

Sokamuturreatik batematek zeoze esan nahi badu gaur atsaldien plazan 19:00tan, kiosko aurrien elkartuko gea.

Mekauen la letxe, baliente danak azaldu, jata hortzak hegan ateakoituk eta! Kauen la ostia

Esnetxekorra | 2020-02-28 : 17:53

Noiz ixilik eon
Noiz hitzein
Entusiasmue zertako jarri behar deun
Segi lixtie
Nik Kalbariojoxen lixtie jarraituko det,
SUSKO ZEZENA (benetakue noski) gehituko nuke, kontue nola dijuen ikusite ez harritu batenbatek seriyo planteako balu

enara03 | 2020-02-28 : 18:06

Nik emakumien parte hartziei buruz zeoze aipatu badet, aurretik norbaitek aipatu zulako da. Kontau al dituzue bideuen azaltzeyenak zezenan aurrien? Nik eztet neskaik ikusten...zezenik ez baleo, parekide!!
Zezena zezenplaza emango balitz igual hainbeste mutil ez litzeke jungo, eta kalin danoke lasaio geundeke. Baiño kale erdiyen jarri ezkeo, batek esan dun bezela, "mileka lagun".
Galdeketai buruz, pedagogi lan earra dao aurretik eiteko. hondarribin galdetzen bazu alardien emakumik ertenber deben, ezetz ertengou, Ondo al dao? Hoixe ba!!
Eta sokamuturreko dokumentala Eskolatan jartziena... okurritziere...

Erdoizta | 2020-02-28 : 19:49

Hemen argi geratzen da ikusi nahi eztun itxua baiño okerragorik eztaola, ni ere erdikalean neon jai atsaldean, nun nahi zenuten ba egotea? Loiolako basilikan Agiten ganaduak ikusten? Ea begiak irekitzen asten gean eta pixkanaka pixkanaka lanketa polittak egiñez eraldatzen degun gizarte tradizionalista eta atzerakoi hau. Festa eredua aldatu dezagun eta Animaliak pakean utzi ditzagun.

JesperSkibby | 2020-02-28 : 20:33

Koronabirus: ahohaundi

Hire zai eon eta ez haiz azaldu

Baserrikoollaxkuelabien | 2020-02-28 : 21:54

Batnaiz, ustet nere iritziye gexki ulertu dezula , ze zurekin bat nator, nik zure galderiei erantzunez esan dizut batzuk sokamuturre zeoze txarrakin lotzi nai ta matxismue ta gizon eta emakume temiekin kaka nahasti nai debela, baño eznatoe bat horrekin neska, juxtu kontrakue, eztizu ondo ulertu

Tx | 2020-02-29 : 18:20

UZTARRIAI PROPOSAMENA

EZTAKEZUELA HEUKIBERDANIK ZUEN GALDEKETA BATEN.
SOKAMUTURRAN INGURUN GALDEKETA SAKON BAT ITEKO. EDO AZPEITIKO ZEZENKETAN INGURUN.


Betiko sokamuturra []BAI/[]EZ
Umeen sokamuturra []BAI/[]EZ
Helduen entzierroa []BAI/[]EZ
Umeen entzierroa []BAI/[]EZ
Grand Prix []BAI/[]EZ
San Inaziotako Zezenketak Bai Ez
.....

Tx | 2020-02-29 : 18:24

Bestelako galdeketak iteituzue.
Eta haurretik propaganda in jendie uztarriako erabiltzaile iteko ta herriko al dan geyenak botatzeko.
Herriko talderen baten kide ba al zara?
Adibidez galdeuzenuten.

Ze iruitzen?

Hasiera bat izen leizke.

JesperSkibby | 2020-02-29 : 20:40

Eta nola edo hala kontrolatu pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu