Elegante eguneko eguerdiko eta arratsaldeko giroa, bideoan

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 24a, 00:00

Hasi dira herritarrek festa gosez esperotako karnabalak Azpeitian. Gaur, Elegante egunez, soineko luzeak, jantzi dotoreak, kapelak nahiz orrazkera dotoreak ikusi ahal izan dira herrian. Artzain-inudeek ere, eguraldi bikaina lagun, herriko kaleak zeharkatu dituzte dantzan, eta sokamuturrak, beste behin, irudi zirraragarriak utzi ditu. Erlo Telebistak eguerdiko irudiekin erreportaje bat osatu du.

Asteartera arte ez du etenik izango jaiak. Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Bihar, Astelehen Karnabala

11:00. Sokamutur txikia.

12:30. Umeen desfilea.

16:15. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra.

17:00. Disko festa eta txokolatada, Azoka Plazan.

19:00. Brincadera taldea.

19:30. Banda eta Urolatarra txaranga.

23:00. Hemen gaude gu Egan taldearen emanaldia, kioskoan.

00:00. Los Pasai txaranga.

00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa, udaletxean.

Ondoren, Perculights taldea.

 

Etzi, Astearte Karnabala

02:00. Los Pasai txaranga.

06:15. Goiz eresia, bandarekin.

06:45. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza txikian.

07:00. Sokamuturra.

12:00. Banda gaztearen kalejira.

16:15. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra.

17:00. Hodei magoa, Azoka Plazan.

18:30. Irulitxa txaranga.

20:00. Suzko zezena.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu