Haurren gozamenerako jolas parkea, Izarraitz pilotalekuan

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 22a, 17:02

Haurrentzako puzgarriak eta jolasak jarri ditu gaur, zapatua, Azpeitiko Udalak, Izarraitz pilotalekuan. Karnabaletako egitarauaren barruan antolatu dute haur parkea. Goizez irekita egon da, baita arratsaldean ere, 16:00etatik 20:00etara. Sarrera doakoa da, eta puzgarrietan eta hainbat jolasetan ibiltzeko aukera dago.

Azken jaietako gisan, aniztasun funtzionala duten herritarrentzat, eta bereziki zaratarekin eta musikarekin arazoak dituzten lagunentzat, ordutegi berezia izan du Izarraitzen jarritako parkeak. 10:00etatik 11:00etara eta 15:00etatik 16:00etara zaratarik gabe gozatu ahal izan dute parkeaz.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu