Egunean Behin

Jaso du saria Egunean Behinen Uztarriaren taldeko asteko irabazleak

Uztarria.eus 2020ko ots. 22a, 16:56

Joan zen astean, otsailaren 10etik 16ra bitarteko astean, Egunean Behinen Uztarriaren taldean puntu gehien batu zituen jokalaria Ezterenzubi (Lorea Zabala) izan zen. Txintxu gozotegian gosari bat irabazi zuen Zabalak, eta hark dagoeneko izan du sariaz gozatzeko aukera. 

Uztarriak taldea sortu zuenetik goraka doa parte-hartzaile kopurua: dagoeneko 881 lagun daude taldean. Egunean Behin aplikazioa Google Play edo App Store plataformetatik deskargatu behar da. Aplikazioaren behealdean kokatzen den Taldeak atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta C6BB98 kodea sartu behar da; UZTARRIA (Azpeitia) izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak orduan. Jokoa astelehenean hasiko bada ere, taldera batzeko aukera dago jada.

(Argazkia: Txintxu gozotegia)