Karnabalak 2020

Itsasiren artzai-inudeak, berrogeigarrenerako prest

Uztarria.eus 2020ko ots. 21a, 17:45

1981. urteko karnabaletan irten zen lehen aldiz kalera Itsasiren artzai-inudeen konpartsa. Harrezkero, urtero eta hutsik egin gabe egin izan dituzte kalejira eta emanaldia Elegante Eguneko eguerdian, eta aurten ere prest dira festarako Itsasikoak eta haiekin batera konpartsa osatzen dutenak. Etzikoarekin, berrogeigarren aldiz aterako dira artzai-inudeak kalejiran (12:30ean). Hala ere, ospakizunak datorren urterako gorde dituztela azaldu dute, beste kontu askoren artean, Amaia Aranaga, Xabier Bidezabal eta Joxe Luis Berasategi Patxo itsasikideek, atzo iluntzeko entseguan hartutako irudiekin eta adierazpenekin Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak egindako bideo honetan.