Hementxe dala, je!

Uztarria.eus 2020ko ots. 22a, 21:21

Azken egunetan karnabaletarako beroketak eginda, festa giroa izango da nagusi gaurtik asteartera bitartean. Ekitaldi ugari izango dira herrian: elegante jantziak eta mozorroak izango dira nagusi festetako hiru egunetan.

Ordu batzuk baino ez dira falta karnabalak ofizialki hasteko. Aurreko asteburuan, herenegun eta atzo jaiei lotutako hainbat ekitaldi izan zen herrian, baina bihar izango da festetako lehen egun handia. Goizean hasita, ekitaldi ugari izango da Alde Zaharrean, eta herritarrak dotore jantzita aterako dira kalera. Mozorroen txanda, baina, astelehenean iritsiko da. Eta asteartean ere izango da festa girorik.

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Bihar, Elegante Eguna

09:00. Txistularien diana.

11:30. Bandaren eta gaiteroen diana.

11:30. Incansables txaranga.

12:00. Sokamuturra.

12:00. Imanol Elias sokamuturreko argazki lehiaketa.

12:30. Artzain-inudeen kalejira

13:30. Presoen aldeko argazkia, plazan.

16:15. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra.

19:00. Rock kalean elektrotxaranga.

19:30. Gau-Erdi txaranga.

 

Etzi, Astelehen Karnabala

11:00. Sokamutur txikia.

12:30. Umeen desfilea.

16:15. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra.

17:00. Disko festa eta txokolatada, Azoka Plazan.

19:00. Brincadera taldea.

19:30. Banda eta Urolatarra txaranga.

23:00. Hemen gaude gu Egan taldearen emanaldia, kioskoan.

00:00. Los Pasai txaranga.

00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa, udaletxean.

Ondoren, Perculights taldea.

 

Eztidamu, Astearte Karnabala

02:00. Los Pasai txaranga.

06:15. Goiz eresia, bandarekin.

06:45. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza txikian.

07:00. Sokamuturra.

12:00. Banda gaztearen kalejira.

16:15. Zezenaren irteeraren aurreko doinuak, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra.

17:00. Hodei magoa, Azoka Plazan.

18:30. Irulitxa txaranga.

20:00. Suzko zezena.