Karnabalak 2020

Kantu Jirako kideek hasi dituzte karnabalak dagoeneko

Uztarria.eus 2020ko ots. 21a, 13:23

Tolosan nola, Azpeitian batzuk hala. Festak hasteko zain izanagatik, Ostegun Gizen eguna ospatu zuten atzo hainbat lagunek herrian. Hain zuzen ere, Kantu Jirako kideak kalez kale aritu ziren kantuan, mozorrotuta, eta dantzarako tartea ere izan zuten Alde Zaharrean egin zituzten geldialdietan. Gainera, Udal Musika Bandak ere kalejirarekin egin ordezkatu zuen atzoko entsegua; karnabalen atarian, festa horietako hainbat pieza jo zituzten musikariek kalean. Argazkian, Kantu Jirako kideak.