Ezohiko irudia utzi du istripuak

Uztarria.eus 2020ko ots. 21a, 12:14

Auto batek istripu arina izan du gaur goizean, 08:30 inguruan, Urola kalean. Ibilgailuak Azpeitiko sarreran dagoen bideko seinale baten kontra jo du, eta autoa isletan gelditu da atera ezinda. Istripuak irudi bitxia utzi du, eta ugari izan dira kotxeari argazkia atera dioten herritarrak. Gertaerak oihartzuna izan du sare sozialetan.