Elmubas enpresa handitzeko obrak hasi dituzte

Uztarria.eus | Ekonomia
2020ko ots. 20a, 14:03

Portobello Capital arrisku kapitalen kudeaketa enpresak ekainean erosi zuen Azpeitiko enpresa, eta handitzeko lanekin hasi dira dagoeneko. Lantegiaren ondoko hainbat lursail erosi dituzte, baita oraintsu arte Iseq enpresa kokatzen zen lantegia ere. Enpresaren ekoizpen ahalmena bikoizteko, langileak kontratatzeko eta eskaintza zabaltzeko asmoa agertu du Portobello Capitalek.

Martxan dira Elmubas lantegia handitzeko obrak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Portobello Capital arrisku kapitalen kudeaketa enpresak joan zen ekainean erosi zuen Azpeitiko Elmubas Petfood Group –Piensos Bastida lehen–, eta lantegia handitzeko obrekin hasi dira dagoeneko. Izan ere, Azpeitiko Udalak urtarrileko udalbatzarrean eman zion Portobellori Antzibarrena hirigintza eremuko bi partzela egokitzeko baimena. Batetik, lantegiaren ondoko hainbat lursail erosi ditu enpresak, baita oraintsu arte Iseq enpresa kokatzen zen lantegia ere.

Elmubas enpresa erosi duen Portobello Capitaleko bazkide sortzailea da Juan Luis Ramirez, eta hark Uztarria.eus-i azaldu dionez, enpresaren ekoizpen ahalmena bikoizteko asmoa dute. Horregatik hasi dituzte lantegia handitzeko obrak: "Lehenik zati bat erausten ari gara, eta ondoren hasiko gara handitzeko lanekin. Iseq kokatuta zegoen nabea ere eskuratu dugu; erosketa horrekin asko handitu da hasieran aurreikusita genuen inbertsioa". Ramirezek adierazi duenez, ekoizpen ahalmena areagotu nahi dute enpresa handituta. "Elmubas familia enpresa izan da, oso ondo kudeatutakoa. Azken lauzpabost urtean, baina, ekoizpen maila gorenean aritu dira lanean, eta ezin izan dute kilo bat gehiago ere saldu".

Elmubasek etxeko animalientzako jana ekoizten du, eta besteak beste, Carrefourrentzat, Eroskirentzat eta Alcamporentzat produktu zuriak egiten dituzte enpresa horretan. Azpeitiko enpresak 30 urtetik gora daramatza animalientzako jakien sektorean lanean. Portobello Capitaleko ordezkariek, ordea, gaur egungo eskaintzari helduta, Elmubasek sektorean eskaintzen duen produktu aukera zabaltzeko asmoa agertu dute. "Ekoizpen ahalmena handitzen dugunean, etxeko animalien sektoreko joera berrietan sartuko gara: premium eta superpremium jakietan". Horien ekoizpena "txikiagoa" izango dela aurreratu du Ramirezek; izan ere, produktuak garestiagoak dira eta ekoizpen ahalmena malgutzea eskatzen du horrek. "Elmubas ekoizpen sorta ikaragarriak egiteko dago prestatuta; hau da, egunetan makinak itzali ere egin gabe ekoizteko. Eskaintza berria ekoizteko makina txikiagoak jarriko ditugu, eta ekoizpena malguagoa izango da".

Ekoizpen ahalmena handituta, "salmentak bikoizteko" xedea dutela adierazi du Portobello Capitalen bazkide sortzaileak, baita langileak kontratatzekoa ere: "Langileen plantilla bikoiztu egingo dugu". Hark uste du Elmubasen kokapena "estrategikoa" dela, Frantzian etxeko animalien sektorean gabeziak badirelako: "Frantziako merkatua oso garrantzitsua da, eta han sartu nahi dugu".

"Albiste positiboa"

Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak albiste positibotzat hartu du Elmubas enpresaren handitzea. Hark adierazi duenez, Portobello Capitaleko ordezkariekin harremanetan izan dira hasieratik: "Guretzat albiste positiboa da herriko enpresak handitzea. Beren asmoen berri ematera etorri zitzaizkigunetik harreman zuzena izan dugu ordezkariekin". Udalak bere eskuma ziren izapideak egin dituela ere gaineratu du alkateak.

Alkatearen hitzetan azpimarratzekoa da Portobello Capitalek lanpostuak sortzeko agertu duen asmoa ere. "Herriko enpresa bat handitzeak lanpostuak sortzea ekarriko du, eta horrek eragin zuzena du herriko eta herritarren ekonomian. Gure ardatzetako bat ekonomiaren sustapena da, eta beraz, albistea ona da". Bestalde, hark adierazi du Elmubas enpresak azken urteotan sekulako inbertsioa egin duela usainen arazoari irtenbidea emateko, eta enpresaren jabe berriek ere lan neurriak hartuko dituztela adierazi diotela ere jakinarazi du Alkortak: "Ingurumen legeak bete beharko ditu Portobello Capital enpresak ere".

Bidali:  

Erantzunak

usai | 2020-02-20 : 19:49

Ebidentea da enpresa batek inbertsio bat egitea ona dela baino ebidentea da usai txarra dagola askotan eta azpeitiarrak oso kezkatuta gaudela.
Bilduk atzo zaldibarreko kontua argitzea eskatzen zuen, bere juntera bat ekarrita, eta gaur ematen du gure osasuna bost inporta diola.
Ez da posible usai horiek onak izatea eta ez da nahiko ingurumen lege arin horiek betetzea, zaldibarren nahikoak ez dira izan, Azpeitian ere ez.
Manifa egongo da zapatuan Azpeitian, ez gure herriko arazoarengatik, hauteskundeetan gaude.

bertakue | 2020-02-20 : 21:27

Joño Usai, ongi etorri errealitatera!! Ondo esan dek, pre-kanpaiñan gatxarek, gaur enpresaiukin, dana kontrolaute zeok, ingurumen legie betekoek, eta ongi etorri inbertsiyuk herrire, ze gu, EH Bildukuk, gaiñien eon gaituk.
Ta zapatun, manifan, Zaldibarkue ze gaixki kudeau dan esatea, ze PNVk kudeau dik...
Baino, ez diat uste, ez atzo ta ez zapatun, inorrek esangoikenik Zaldibarko bertederuen baimena EH Bilduko Esther Larrañaga Galdosek sinau zunik, 2011kien ingurumeneko sailburue zana, ze inposiblie dek EH Bildukon batek ezer gaixki eitie

bertakue | 2020-02-20 : 21:48

Barkau, zuzenketa bat, urtie 2007 dek, ta ez 2011.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Gabiriko Pablo | 2020-02-20 : 23:01

Pavloven zakurraren listu-guruinetan ere ttua

jesuita | 2020-02-20 : 23:37

Bertakue. Arazue zein da, zabortegiye irikitzien baimema zenek emantzun edo urte guzti hauetan ez dala kontrolik eon ta bestaldea begira egon diela Eusko Jaurlaritzako agintariyek.

bertakue | 2020-02-21 : 07:09

Kulpie beti PNVko agintariyena. 2011tik 2019re Zaldibarko udaletxien agindu deben EH Bilduko agintariyek eskumenen bat eukiko ziaben, ala?? Gauzak ain gaixki eiten baituan, ta mundu guztiyek bazekiyean, oin esaten ai dien bezela, ze ba etzian ezer ein Udaletxik?
Autokritika gutxi, beti bezela, kulpie bestiei, populismue bandera bezela hartu ta aurrera.

jesuita | 2020-02-21 : 08:27

Badakizu zabortegien kontrolaren konpetentzia eusko jaurlaritzarena dela. Jakin bazekiten zabortegiaren egoera oso txarra zela, baina neurririk ez zuten hartu.
Arduragabekeria handia egon da, EAJri ezin al zaio ba kritikarik egin?

xapue | 2020-02-21 : 09:25

Lehendakayeatik eta Gobernutik geizki esaka asko in baiño nik beintzet EHBilduko eta Podemoseko lehendakaigayek eztitut Zaldibarren ikusi...

JesperSkibby | 2020-02-21 : 10:54

Eta eskerrak ez dauden!
Han eotie tokatze zakona responsabilidadiek dauzkena da, eta “gaiyek”, oindik eztauzkebe.
Zeatik ai ote zea ikuspuntu elektoralistatik beire...

Tx | 2020-02-21 : 11:09

Kontue da ezteula beine jakingo ze ertetzeun pentsu fabrika horren tximinitik. Esan bai hobetukoala ta bla bla bla baino gero ezerrez. Ekonomiye aurrea...hori oso ondo dao. Emanber pokitikuk eztakibela guk badakigula auteskunde giroko argazki ta propagandak diela, tobtotzat hartzeaituela alegiye. Ta danak e, Bildur, bEAJJjjj! Pnv, ta gainontzekuk.
Ariketa bat proposatzet, bakoitzek bere basurie gorde garajin, ganbaran, o dana dalakuen, ta ikusi ze sortze deun. Ba holaxe betetzeitugu mendizuluek e. Zaldibarrea jutean basurie guriere izengoaba ez? Egiye esan eztakit gurie justu noa jutean, baino aikoa beste mendizulon bat betetzen.
Norbean etxetik hasteie mendiyek zaborrez betetzen.

bertakue | 2020-02-21 : 11:21

Kritika danai, baina nobere buruari ere bai, eta ez beti bestiei kulpie bota.
Zaborren arazue danona dek, eta lenuo o beranduo, zoritxarrez, beste desgrazi bat pasau daitekela, beraz momentue dek gauzak aztertu ta neurriyek hartzeko, ta ez pelotie beztien teilature bota ta egurre emateko.

urrutirajungabe | 2020-02-21 : 12:02

Azpeitiyen usaye dago eta hori ez da ona, usai oso potentie, nik aluzinau egiten det inork ez mugitzie, igoal da ezkerreko jendie mobitzen dalako eta nola ez zaien komeni ba hoin ez die mobitzen, bakarrik zaldibiko asunto honeatik.
Ezkerra oposiziziyuen egongo balitz unuzkeo manifestaziyue egingo zan usai honen kontra.
Nik eskatzen detena da analisiyek egiteko eta usai hori kentzie, Azpeitiye bezala herri batien usai honi egotie ez da parte honekue eta ez degu merezi.
Favorez asi dayela udaletxie mugitzen, gertuenea dagoalako eta bakakilako usaiyena.

urrutirajungabe | 2020-02-21 : 12:03

ta lapatx ere betiko itxi dezabela faorez, hor hoindik mogimendue dago eta inork ez du ezer esplikatzen

Joxeluis | 2020-02-21 : 12:42

urrutirajungabe aber ulertzeten: ezkerreko jendie moitzeanez eztao moimentuik. Ta zu bestiei moitzeko esanez, eskubitar, zu ordenadora aurrien idazten ai zean bitartien. Zure moimentu bakarra hori daonien. Faorez, zentzu pixket gauzak idazteakuen eh!
Ta Lapatxen inguruen eztaola informaziyoik...interes haundik eztezulako jarri izengoa. Ze sellatzen ai diela ta konpostajie itxi debela ta.... Eta tartien behin Arauntza aldea iyotze bazea ikusikozu nola dijuen asuntue. Ez badakizu, askoik sufriu eztezulako, eta kritikatzeko bakarrik inporta zaizulako da. Enfin...

urrutirajungabe | 2020-02-21 : 12:53

barkau igual ez naizelako ondo esplikatu baino ezin det ulertu zaldibikoatik huelga egitie eta hemenguatik beste aldea begiratze asuntue.
Igual diskuraute nao baino udaletxeak bere ardurie badauka baino hori esaten dezunien ematen du pekatu bat egin dezula eta han agertzen die esanaz, bakoitzak egin ber dula eta ez udalak.

Zaldibin ere zure laguntzien zai egongo die joxeluis, zinegotziye ematen dezu udaletxekue.

Lapatxen oindik zati haundi bat kakaz betetzen debe eta langileiek zertan ari dien baskulakin seillatzeko bada.
Ondo dago bildukue izetie baino bestiei ere errespetu piixket

Joxeluis | 2020-02-21 : 13:03

Zalbibarkueatik zein dao huelgan?
Ta bai Zalbibar ez Zaldibi. Ta zeñek esan du hemenguatik bestaldea beitu? Zeuk esan dituzu danak, nik esan dizut, Lapatxeko kontuek esplikau izen dituela. Geyo nahi ezula jakin, galdeu ber dan lekuen ez? Galdeu dezu?
Zuk bestiei moitzeko eskau diyozu, ta beste dana kakazten sayau zea inongo zentzuik gabe (nere ustez). Ta errespetue eskatzezu (nik eztet uste faltau dizutenik), baño zuk derrepente zinegotziye izengo naizela esan. Arrazoirik eztaonien eiteien kakaztiek. Ba ez, ez naiz zinegotziye ta ez naiz Bildukue. Bizi hontan koerentzi pixket izetie, informauta eotie gustatzen zaiten bat naiz.
Eta bai, nik galdeu izen detenien, informaziyue eman izen dibe.

usai | 2020-02-21 : 13:21

eta non galdetzen da Joxeluis? idatziz galdetu duzu nonbaiten edo kalean zinegotziren bati?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu