Kantu Jirako kideek Ostegun Gizena ospatuko dute gaur

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 20a, 08:20

Mozorrotuta ariko dira kantuan Alde Zaharreko kaleetan, eta nahi duen herritar orok izango du taldera batzeko aukera. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Perez Arregi plazatxoan.

Iazko Ostegun Gizenean ere atera ziren Kantu Jirako kideak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gaur, Ostegun Gizen eguna, karnabaletan murgilduko dira Kantu Jira taldeko kideak. Iazko moduan, mozorrotuta ariko dira kantuan Alde Zaharreko kaleetan, eta nahi duen herritar orok izango du taldera batzeko aukera. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Perez Arregi plazatxoan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu