Karnabalak 2020

Karnabal giroan murgiltzen ari da herria

Uztarria.eus 2020ko ots. 19a, 11:23

Duela aste batzuk hasita, herriko saltokietako erakusleihoetan karnabaletako hainbat eta hainbat apaingarri ikus daitezke. Horietako asko Belen Zendoiak azken urteetako Astelehen Karnabaletarako egindako mozorroak dira; izan ere, iazko gisan herriko saltoki batzuetan horiek jarri dituzte ikusgai. Beste batzuek, berriz, beren moduan atondu dituzte erakusleihoak. Gainera, dagoeneko jarri dituzte sokamuturrerako hesiak. Festak hastea baino ez da falta; hasi da atzera kontaketa.