Ilegales taldeak Sanagustin kulturgunea bete du

Uztarria.eus 2020ko ots. 18a, 13:00

Larunbatean, Ilegales musika taldeak rock doinuak eraman zituen Sanagustin kulturgunera. Asturiasen sortutako taldeak kulturgunea jendez bete zuen. Taldeak azken lana, Rebelion diskoa, aurkeztu zuen jendaurrean, baina kanta berriak jotzeaz gain, 80ko hamarkadako doinuak ere eskaini zituen.

Hona hemen, larunbateko irudi batzuk (Argazkiak: Alberto Beloki):