Karnabalak 2020

Umeentzako parkea izango da bihar Izarraitz frontoian

Uztarria.eus 2020ko ots. 21a, 09:58

11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara izango da zabalik gaztetxoei zuzendutako parkea. Udalak jarri du gunea karnabalen atarian, eta sarrera doakoa izango da. Aniztasun funtzionala duten lagunentzat ordutegi berezia ezarri dute.

Bihar, zapatua, eta karnabalen atarian, umeentzako jolas parkea jarriko du udalak Izarraitz pilotalekuan. Gunea goizean eta arratsaldean izango da irekita: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Puzgarriak eta jolasak izango dira Izarraitzen, eta sarrera doakoa izango da.

Gainera, azken jaietako gisan, aniztasun funtzionala duten herritarrentzat, eta bereziki zaratarekin eta musikarekin arazoak dituzten lagunentzat, ordutegi berezia izango da. Hain zuzen ere, 10:00etatik 11:00etara eta 15:00etatik 16:00etara zaratarik gabe gozatu ahal izango dute horiek parkeaz.