Jokin Aiertza, Iñaki Aiertza, Joseba Bikendi eta Aratz Aizpuru sarituak, 2019ko Euskal Automobilismo Txapelketan

Uztarria.eus 2020ko ots. 17a, 12:44

2019ko Euskal Automobilismo Txapelketako sariak banatu zituen Euskadiko Automobilismo Federazioak larunbatean, Lazkaon (Gipuzkoa). Iazko denboraldian egindako lanagatik hainbat auto gidari eta kopilotu saritu zituen automobilismo federazioak: rallyetan seigarren klasean Iñaki Aiertza eta Joseba Bikendi azpeitiarrak saritu zituzten. Jokin Aiertza eta Aratz Aizpuru, berriz, hirugarrenak izan dira, auto gidarien rallysprintetako sailkapenean eta rallysprintetako formula libre kategorian, hurrenez hurren.

Sari banaketa ekitaldian aurtengo auto lasterketen egutegia ere jakinarazi zuen Euskadiko Automobilismo Federazioak. Martxoaren 1ean hasiko dute lasterketen denboraldia Gabirian (Gipuzkoa). Azpeitian hainbat proba izango dira: Azpeitiko Rallysprinta apirilaren 25ean, klasikoena uztailaren 18-19an, Urrakiko igoera urrriaren 18an eta slaloma azaroaren 29an.