Larra Bideak eta Lizar taldeek pop doinuak eraman dituzte Sanagustinera

Uztarria.eus | Kultura
2020ko ots. 17a, 10:31

#Arkupehotsak egitasmoak hartu zuen Sanagustin kulturgunea ostiralean. Larra Bideak eta Lizar taldeek kontzertu bana eskaini zuten kulturguneko arkupean, eta pop doinuak nagusitu ziren haien emanaldietan. Iñaki Larraioz musikari nafarraren bakarkako proiektua da Larra Bideak. Lizar taldea, berriz, Azkoitikoa da. Hain zuzen ere, Ruben eta Ane Lizarralde aita-alabak dira taldeko kideak. Kontzertu ederrak eskaini zituzten bi taldeek.

Hona hemen, ostiraleko irudi batzuk (Argazkiak: Kulturaz kooperatiba):

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu