'Araña' filma emango dute Paradisu Zinema zineklubean

Uztarria.eus | Kultura
2020ko ots. 18a, 09:01

Paradisu Zinema zineklubak film emanaldia antolatu du biharko, asteazkena. Araña filma ikusi ahal izango da 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. 2019an Txilen egindako drama generoko filma da Araña, eta honako hau da lanaren sinopsia: "Txile, 70eko hamarkada hasiera. Ines, Justo eta Gerardo eskuin muturreko talde bateko kideak dira, eta Salvador Allenderen gobernua eraitsi nahi dute. Borroka horretan dabiltzala, maitasun triangelu batean murgilduko dira eta betirako bananduko dituen krimen politiko bat burutuko dute. 40 urte geroago, gaztetako zauriak berragertuko dira, jada dena desberdina den bizitzeta". 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu