Soreasu leporaino beteta estreinatu du Ekain Ibargurenek 'Alejop!' ikuskizuna

Uztarria.eus 2020ko ots. 15a, 21:07

Ekain Ibarguren (Azpeitia, 1996) pailazoak Alejop! ikuskizuna estreinatu du gaur arratsaldean, 17:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ekaintxou emanaldiarekin hainbat herri igaro ostean, gorputzak ikuskizun berri bat taularatzea eskatzen zion Ibargureni, eta hortik sortu zuen Alejop!. "Esketx laburrak eta desberdinak daude ikuskizun berrian, baina Ekaintxouren formatu berbera izango du. Publikoarekin jolasak egiten ditut, baita eskujokoak ere", azaldu zuen hark. Eta hala izan da gaurkoan, nolanahi ere. Izan ere, Soreasu leporaino bete da arratsaldean, eta ez da algararik falta izan emanaldian zehar.