X. On Bosko Rallyan parte hartu duten 125 ibilgailu klasiko inguru iritsi dira Loiolara

Uztarria.eus 2020ko ots. 15a, 17:23

Gaur, Loiolako aparkalekuak ez zirudien egungoa. Errenterian hasi eta Loiolan amaitu den X. On Bosco Rallyan parte hartu duten 125 ibilgailu klasiko inguru elkartu dira han. Izan dira matxuragatik bidean gelditu den autorik; baita bidean galdutakoak ere. Gipuzkoa ia osorik zeharkatu ondoren, gustora eta irribarretsu iritsi dira parte hartzaile guztiak Azpeitira.  Auto guztiak behar bezala aparkatu ondoren, 380 lagun inguruk bazkaria egin dute Kiruri jatetxean.