Karnabalak 2020

Orduz aldatu dute Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketaren sari banaketa

Uztarria.eus 2020ko ots. 15a, 12:18
Iazko taldekako lehen saria jaso zuten kideak.

Aurreko urteetan baino ordu eta laurden lehenago egingo dute: 00:15ean. Sari banaketa udaletxean egingo dute, eta formatu bera izango du ekitaldiak. Guztira, zazpi sari banatuko dituzte: banakakoak, taldekakoak eta karnabal giro onena duen tabernarena.

Aurten ere izango da mozorro lehiaketa Astelehen Karnabal gauean, baina sari banaketa ekitaldia aurreratzea erabaki du udalak. Hain zuzen ere, aurreko urteetan baino ordu eta laurden lehenago egingo dute: 00:15ean. Iaz arte 01:30ean egin zuten sari banaketa udaletxean, eta formatua bera izango da, baina orduz aldatuko dute aurtengoan.

Guztira zazpi sari banatuko dituzte: banakakoak, taldekakoak eta karnabal giro onena duen tabernarena. Banakako sarietan lehenak 200 euro jasoko ditu; 150 euro bigarrenak; eta bi afari hirugarrenak. Taldekakoan, berriz, 800 euro, 700 euro, 500 euro eta afariak banatuko dituzte lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuen artean, hurrenez hurren. Karnabal giroa ondoen isladatzen duen tabernako kideek, berriz, sari berezia eskuratuko dute.