Karnabalak 2020

Prest dago karnabaletarako egitaraua

Uztarria.eus 2020ko ots. 14a, 17:54

Asteburu honetan hasi eta otsailaren 25era arte hainbat ekintza izango da herrian. Ohi bezala, ez da faltako mozorro festarik, musikarik nahiz zezenik jaietan.

Gero eta gutxiago falta da karnabaletarako, eta dagoeneko prest dago festa horietarako egitaraua. Datorren asteburuan murgilduko da herria ofizialki karnabaletan, baina asteburu honetan ere izango da zertaz gozatua herrian. Hain justu, Ekain Ibargurenen Alejop ikuskizuna, kaldereoak nahiz Ilegales taldearen kontzertua izango dira bihar; gainera, Udal Musika Bandaren karnabaletako kontzertua eta Bidean taldearen emanaldia ere izango dira igandean.

Urtero bezala, izango da zertaz gozatua herrian karnabalek irauten duten bitartean. Berrikuntza moduan, ohi baino lehen banatuko dituzte Astelehen Karnabaleko lehiaketako sariak; aurten, 00:15ean jarri dute hitzordua.

Hona hemen egitaraua, osorik:

Otsailak 15, larunbata.

17:00. Ekain Ibargurenen Alejop ikuskizuna, Sanagustin kulturgunean.

19:00. Kaldereroak, Arana kaletik abiatuta.

22:30. Ilegales taldearen kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

 

Otsailak 16, igandea.

13:00. Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak inauterietako kantuen emanaldia eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, eta Azpeitiko Argazki Elkartekoek inauterietako irudiak proiektatuko dituzte.

18:30. Bidean kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

 

Otsailak 21, ostirala.

18:30. Euskal inauterien jaialdia, Azpeitiko Ikastola Ikasberriren eskutik. 18:30ean Olazko Andre Mariaren plazan hasiko dute ibilbidea, eta 19:30ean plazan bukatu.

 

Otsailak 22, larunbata.

11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Haurrentzat eta gaztetxoentzat parkea, Izarraitz pilotalekuan.

16:30. Doctor Dolittle filma, Soreasu antzokian.

19:30. Parasitos filma, Soreasu antzokian.

 

Otsailak 23, igandea.

09:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.

11:30. Diana: Udal Musika Banda, Eltziegoko gaiteroak eta Incansables txaranga herriko kaleetan zehar.

12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergara.

12:00. XLI. Imanol Elias sokamuturreko argazki lehiaketa, Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta.

12:30. Eleganteen pasiera, Itsasi dantza taldeko artzai-inudeak, danbor taldea, sansebastianetako karroza, Eltziegoko gaiteroak, Juan Antxieta musika eskolako txistulariak eta Incansables txaranga.

16:15. Zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenaren ibilbidea egingo du, kalerik kale txistua joz.

16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergara.

19:00. Rock Kalean elektrotxaranga, herriko kaleetan eta plazan.

19:30. Gau-Erdi txarangaren emanaldia kaleetan.

 

Otsailak 24, astelehena.

11:00. Sokamutur txikia Erdikalean, eta zezen txikiak eta poniak plazan. Ganadutegia: Arno.

12:30. Erraldoiak eta buruhandiak. Mozorrotutako haurren desfilea, herriko banda gaztearen, txilibiteroen eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilarien laguntzarekin. Bukaeran, Kantu Kolore taldearekin dantzaldia gaztetxoentzat, eta gozokiak plazan.

16:15. Zezenaren irteera girotzeko, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak hainbat doinu joko dituzte. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalerik kale txistua joz.

16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.

17:00. Haur eta gazteentzat DJon diskofesta eta txokolatada, Azoka Plazan.

19:00. Brincadeira perkusio taldearen kalejira.

19:30. Udal Musika Bandaren kalejira, eta Urolatarrak txaranga kaleetan zehar.

23:00. Hemen Gaude Gu Egan taldearen dantzaldia, plazako kioskoan.

00:00. Los Pasai txarangaren emanaldia kaleetan barrena.

Ondoren, Itsasi dantza taldeko ttuntturroak.

00:15. Mozorro lehiaketako sari banaketa, udaletxean. Honako hauek izango dira sariak: banakako lehen saria, 200 euro; banakako bigarren saria, 150 euro; banakako hirugarren saria, bi afari; taldeko lehen saria, 800 euro; taldeko bigarren saria, 700 euro; taldeko hirugarren saria, 500 euro; taldeko laugarren saria, afariak; inauteri giro onena duen tabernari, sari berezia.

Ondoren, Perculights perkusio taldea ibiliko da kalez kale.

 

Otsailak 25, asteartea.

02:00. Los Pasai txaranga, plazan eta kaleetan barrena.

06:15. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren eskutik.

06:45. Zezenaren irteera, Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak girotuta.

07:00. Sokamuturra. Ganadutegia: Lopene.

12:00. Herriko banda gaztearen kalejira.

16:15. Zezenaren irteera, Izarraitz txistulari taldeak eta herriko banda gazteak girotuta. Izarraitz Txistulari taldeak zezenaren ibilbidea irekiko du, kalerik kale txistua joz.

16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Arno.

17:00. Hodei magoaren emanaldia, Azoka Plazan.

18:30. Irulitxa txaranga, kaleetan barrena.

20:00. Suzko zezena, Irulitxa txarangaren laguntzarekin, inauteriei amaiera emateko.