Soreasu auzunearen sarrera eta Urola kalea apaindu ditu udalak

Uztarria.eus | Hirigintza
2020ko ots. 14a, 15:57

Soreasu auzunearen sarrerako zein Burdinbidearen Euskal Museoaren pareko guneak txukundu eta apaindu ditu udalak. Soreasurako sarreraren alde banatan egin dituzte mantenu lanak egunotan: alde bateko espaloiaren ondoko lorategian zinemako zinta bat irudikatu dute; beste aldean, berriz, zinema zinta zati bat jarri dute eta Soreasu irakur daiteke bertan. Horrez gain, Julian Elorza eta Urola kaleek bat egiten duten lekuan, Burdinbidearen Euskal Museoaren aurrean, beste lorategi zati bat berritu dute. Hain zuzen ere, trenbideko errail zati bat jarri dute bertan.

Irudietan ikus daitezke udalak asteotan egin dituen mantenu lanen emaitzak:

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

jesse-james | 2020-02-14 : 16:25

Kimu Bat, flower power!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu