Ilegales taldearen kontzerturako sarrerak, zozkatuta

Uztarria.eus | Kultura
2020ko ots. 14a, 12:31

Jose Angel Iriondo, Marijo Ezama, Juanjo Goenaga eta Juan Aranaga Uztarriaren bazkideek biharko kontzerturako sarrera bana irabazi dute. 22:30ean hasiko da emanaldia, Sanagustin kulturgunean. Sarrerak salgai daude Interneten nahiz kulturgunean.

Ilegales musika taldea.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Ilegales taldeak bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako lau sarrera zozkatu ditu Uztarriak. Jose Angel Iriondo, Marijo Ezama, Juanjo Goenaga eta Juan Aranaga dira bihar 22:30ean hasiko den musika emanaldira joateko sarrera bana eskuratu duten Uztarriaren bazkideak. Uztarria jarri da dagoeneko irabazleekin harremanetan.

Rock musika eramango du Ilegalesek bihar Sanagustinera. Kontzerturako sarrerak salgai daude Kulturaz.eus atarian, 19 euroren trukean. Bihar, baina, 22 eurotan erosi ahal izango dira kulturgunean bertan. Kultur Bonoa duten herritarrek txartel hori baliatu ahal izango dute emanaldira sartzeko.

Egin zaitez Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere jasoko dituzu etxean. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera dute. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezateke.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu