Ipuin kontaketa saioaz gozatu dute gaztetxoenek

Uztarria.eus 2020ko ots. 14a, 11:07

Asteazkenean Ipuinaren Ordua egitasmoa izan zen Azpeitiko Udal Liburutegian, eta gaztetxoek Amaia San Vicentek kontatutako ipuinez gozatu ahal izan zuten. Antxume bizardunak, Lantzeko inauterietako ipuina eta Krokodilo Ttxikia maitemindu da ipuinak kontatu zituen txikienen gozamenerako.