'Sortuz gozatu' saioa egingo dute otsailaren 21ean Plazatarrak egitasmoan

Uztarria.eus 2020ko ots. 12a, 20:21

Plazatarrak egitasmoaren barruan Sortuz gozatu izenburuarekin saioa antolatu dute otsailaren 21erako. Saio hori Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleentzako eta gurasoentzako izango da. Aurrez izena eman beharra dago parte hartzeko.

Ikasturteko laugarren saioa antolatu dute Plazatarrak egitasmoaren barruan otsailaren 21erako, ostirala. Sortuz gozatu izenburua jarri diote saioari, eta Haur Hezkuntzako 5. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko ikasleei eta haien gurasoei edota arduradunei zuzendutakoa da.

Herriko plazan elkartu eta bertan egingo dute saioa, 17:30ean hasi eta 19:00ak bitartean.

Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute, eta horretarako epea otsailaren 19an (asteazkena) bukatuko da. Izena emateko Gazte Informazio Bulegora joan beharko da, 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu, gib@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi edota Txiki Txoko eta Iturritxiki ludoteketan. Ezinbestean, gutxienez lau umeko arduradun edota guraso batek izena eman eta ekintzan parte hartu beharko du.