Zartaginak astinduz, karnabalak iragarriko dituzte bihar kaldereroek

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 14a, 09:10

19:00etan abiatuko dira kaldereroak Arana kaletik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira zartaginak astintzen. Konpontzaileak eta Hungariar kaldereroen konpartsa abestiak joko dituzte kalean, eta Trapu zaharrak eta Hungariako kaldereroak lanean plazan.

Iazko kaldereroen irudi bat.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gero eta gertuago daude karnabalak, eta jai horiek iragarriko dituzte bihar, zapatua, kaldereroek. 19:00etan abiatuko dira kaldereroak Arana kaletik, eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira zartaginak astintzen eta kantuan. Bustinzuriko Errebala, Artzubiko etorbidea, San Martin egoitza, Artzubiko etorbidea, Goikokale, plaza, Enparan kalea, Erdikalea, Elizkalea eta Donejakue kalea zeharkatuko dituzte kaldereroek, eta plazan amaituko dute ibilbidea. 

Alde Zaharrean barrena, Konpontzaileak eta Hungariar kaldereroen konpartsa abestiak kantatuko dituzte, eta partaide guztiak plazan elkartzen direnean, Trapu zaharrak eta Hungariako kaldereroak lanean kantuak abestuko dituzte. Udal Musika Bandak zuzenean joko ditu pieza horiek plazan.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu