'Herri txiki, infernu handi' saioa grabatzen ari dira Urrestillan

Uztarria.eus 2020ko ots. 11a, 16:48

ETB1 telebista kateko Herri txiki, infernu handi saioaren atal bat grabatzen ari dira gaur, asteazkena, Urrestillan. Hango hainbat bizilagun elkarrizketatu dituzte gaurkoan, hala nola Andres Aranburu, Aitor Arruti, Bixente Unanue, Harkaitz Elorza, Maria Pilar Unanue eta Bernabe Aranguren. Saioaren ekitaldi nagusia, berriz, hilaren 20an, ostegunez, grabatuko dute (20:00). Urrestillako elizan izango da Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal aurkezleek nahiz Xebastian Lizaso bertsolariak gidatutako saioaren grabazioa. (Argazkiak: Orio Produkzioak)