Kaleko bozgorailuetan jarriko dute kaldereroen konpartsarentzako musika

Uztarria.eus | Festak
2020ko ots. 12a, 09:30

Udal Musika Bandak zuzenean jo izan ditu kaldereroetako abestiak kalejiran, baina soinu arazoak saihesteko hartu du neurria udalak. Bi abesti joko dituzte kaldereroek ibilbidean zehar, eta plazara iristean, beste bi pieza joko dituzte bandak lagunduta.

Kaldereroen konpartsaren iazko irudi bat.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Larunbatean izango da kaldereroen jaia Azpeitian, eta aurtengoan izango da berrikuntza bat: kaldereroek kaleko bozgorailuetatik jarritako musika izango dute lagun ibilbide guztian. Orain arte Udal Musika Bandak ere parte hartzen zuen kalejiran, baina konpartsa guztiak kantak entzuteko izaten zituen zailtasunak tarteko, musika bozgorailuetatik jartzea erabaki du udalak. Dena den, kalejira bukatzean, bi pieza eskainiko ditu Udal Musika Bandak plazan.

Ohiko moduan, 19:00etan aterako da konpartsa Arana kaletik, eta kalez kale ibiliko dira herritarrak, Konpontzaileak eta Kaldereroen martxa abestiak zartaginarekin jotzen. Plazara iristean, baina, Udal Musika Bandak lagunduta beste bi abesti eskainiko dituzte: Trapu zaharrak eta Hungariako kaldereroak lanean.

Hona hemen, kaldereroek joko dituzten lau abestiak:

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu