Karnabalak 2020

Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak karnabaletako kontzertua emango dute igandean

Uztarria.eus 2020ko ots. 13a, 09:30
Iazko kontzertuko irudi bat.

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 13:00etan hasita, eta karnabaletako hainbat abesti eskainiko dituzte zuzenean. Kontzertuak irauten duen bitartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek iazko karnabaletan ateratako irudiak proiektatuko dituzte agertokiko pantaila handian.

Inauteri giroan murgilduko da asteburuan herria, eta urtero bezala, karnabaletako kontzertua eskainiko dute Udal Musika Bandak eta Julian Barrenetxea abesbatzak igandean, otsailak 16. Karnabaletako hainbat abesti eskainiko dituzte zuzenean, Unai Frantzesena bandako zuzendariaren gidaritzapean. Hain justu, Jose Mari Altunak, Jose Luis Frantzesenak nahiz Borja Izagirrek moldatutako abestiak joko dituzte. Ohi bezala, zuzenekoak irauten duen bitartean, Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek iazko karnabaletan atera zituzten argazkiak ikusi ahal izango dira; pantaila handi bat jarriko dute agertokian horretarako. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 13:00etan hasita.

Honako hauek dira kontzertuan eskainiko dituzten abestiak:

  • Txarri baten gibela
  • Sarralle buru haundi
  • Pello Bixente 
  • Goiz eresia
  • Lolita 
  • Soka mutila 
  • Gure koadrilan
  • Ai, ai, ai mutilak!
  • Jeronimo 
  • Idiarena 
  • Xirri bat egin nion
  • Bihotz eritua
  • Suzko zezena 
  • Azpeitiko neska gaztiek
  • Gora karnabalak, miamol!
  • Sagardo tokian