Ilegales taldearen kontzerturako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2020ko ots. 10a, 17:31
Ilegales musika taldea.

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Ostiraleko, otsailak 14, 11:00k arte parte hartu ahal izango da zozketan; Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa. Kontzertua zapatuan izango da, Sanagustin kulturgunean (22:30).

Ilegales taldeak kontzertuak eskainiko du zapatuan, 22:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Rebelion Tour biraren barruan eskainiko du emanaldia 1982an bidea hasi zuen Asturiaseko rock musika taldeak. Hain zuzen ere, 2011n etena egin zuten, eta 2014an itzuli zen taldea berriz ere agertokietara.

Ohiko legez, Uztarriak kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu. Zozketan parte hartzeko uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali beharko dute herritarrek mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten adierazita ('Ilegales') eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Ostiraleko, hilak 14, 11:00k arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik. Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean.