Domina eta diploma banarekin itzuli dira musika eskolako ikasleak Andoaindik

Uztarria.eus | Kultura
2020ko ots. 10a, 15:57

Andoaingo Piano Jaialdiaren hamabosgarren edizioa izan da asteburuan, eta han izan dira Juan Antxieta musika eskolako 22 ikasle. Horiek denak domina (hamar ikaslek urrezkoa eta hamabik zilarrezkoa) eta diploma banarekin itzuli dira Andoaindik. Bastero kulturgunean eskaini zituzten saioak piano-jotzaileek, eta hara joaterako, entsegu gisa, emanaldia eskaini zuten ikasle horiek Soreasu antzokian. Andoaindik oso gustura itzuli dira musika eskolako ikasleak eta irakasleak. Argazkian, Juan Antxieta musika eskolako ikasleak eta irakasleak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu