Ilegales taldeak kontzertua emango du larunbatean, Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2020ko ots. 10a, 17:43

Ilegales musika taldeak emanaldia eskainiko du larunbatean, otsailak 15, Sanagustin kulturgunean. Asturiasen (Espainia) sortutako taldea da Ilegales, eta rocka jorratzen duen arren, eragin ugari ditu. Gainera, abestien hitz garratzek erreferente bilakatu dute Ilegales estilo bereko beste taldeen artean. 1980ko hamarkadako Espainiako musikari ezagunenetakoak dira Ilegalesekoak. 2011n ibilbidearekin amaitzea erabaki zuen taldeak, baina 2013an taula gainera itzuli ziren berriro. Aurten, Rebelion Tour izeneko biraren barruan, hainbat kontzertu ari dira ematen.

22:30ean hasiko da zuzenekoa, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, Kulturaz.eus atarian. Aurrez 18 euro ordaindu beharko da sarrera bakoitza, eta egunean bertan, 22 euro.