Emakumeen Txokoa leporaino bete da Rina Cabezaren hitzaldiarekin

Uztarria.eus 2020ko ots. 6a, 10:42

Rina Cabeza azkoitiarrak transexualitateari buruzko hitzaldia eman zuen atzo, asteazkena, Emakumeen Txokoan, eta jende ugari bertaratu zen saiora. Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat izenburupean eskaini zuen solasaldia, eta besteak beste, transexualitateak Euskal Herrian nahiz Espainian bizi duen egoera, transexualitate prozesuen nondik norakoak nahiz legedia izan zituen hizpide Cabezak. Bere bizipenetatik abiatuta, kontakizun pertsonala egin zuen.

Joan zen maiatzean Cabezari elkarrizketa egin zion Urola Kostako Hitza egunkariak. Cabezak 13 urterekin esan zuen lehenengoz neska izan nahi zuela, eta haren arabera, "izugarrizko askapena" izan zen benetan nor zen esatea. 15 urterekin, berriz, hormonak hartzeko prozesua hasi zuen. Honako lotura honetan irakur daiteke elkarrizketa osoa.