Otsailaren 11n egingo dute hurrengo Death Cafe saioa

Uztarria.eus 2020ko ots. 5a, 10:30

Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko aukera izango dute herritarrek Basazabal jauregian, 18:00etatik 20:00etara. ETB1eko Ur handitan telebista saioko kideek solasaldia grabatuko dute.

Heriotzari buruz errespetuz hitz egiteko, beste Death Cafe saio bat antolatu du Urbizixa taldeak. "Arau eta lokarririk gabe, heriotzaz hitz egiteko eta nork bere bizitza aberasteko lekua" izango da saioa, sustatzaileen esanetan. Datorren asteartean, otsailaren 11n, egingo dute solasaldia, 18:00etatik 20:00etara, Basazabal jauregian. Parte hartzaile kopurua mugatua izango da, eta horregatik, bertaratu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, 627 11 78 19 telefonora (Izan) deituta.

Gainera, berezia izango da hil honetako Death Cafe saioa. Izan ere, ETB1eko Ur handitan telebista kateko kideak Azpeitian izango dira, eta saioa grabatuko dute, ondoren, beren programan gaia lantzeko. Oihartzuna izaten ari da, beraz, Azpeitiko egitasmoa. Lotura honetan irakur daiteke Uztarriak gaiaren inguruan osatutako erreportajea.