Auto gidari bat zauritu da Lasao aldean, ibilgailua errepidetik atera ondoren

Uztarria.eus 2020ko ots. 4a, 15:47

Istripua 14:25 aldean gertatu da eta beste ibilgailurik ez da izan tartean. Autoa zelai batera erori bada ere, larrialdi zerbitzuetako beharginak istripu tokian ari dira lanean uneotan eta "arretaz" gidatzeko gomendioa eman du Ertzaintzak.

Auto gidari batek min hartu du, bere ibilgailua errepidetik irten eta zelai batera erori ondoren. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, Lasao inguruan gertatu da istripua, GI-631 errepidean, 14:25 aldean. Citroen C5 bat da bidetik atera den autoa eta gidaria ospitalera eramango dutela jakinarazi dute, "min hartuta".

Beste ibilgailurik ez da izan tartean, eta istripua izan duena zelai batera erori bada ere, larrialdi zerbitzuetako beharginak istripu tokian ari dira lanean uneotan eta "arretaz" gidatzeko gomendioa eman du Ertzaintzak.