Rina Cabezak transexualitateari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus 2020ko ots. 4a, 14:49
Rina Cabeza iazko maiatzean ateratako argazkian. (Urola Kostako Hitza)

18:30ean hasiko da Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat izenburupean azkoitiarrak eskainiko duen solasaldia. Besteak beste, transexualitateak Euskal Herrian nahiz Espainian bizi duen egoera, transexualitate prozesuen nondik norakoak nahiz legedia izango ditu hizpide Cabezak, berez bizipenetatik abiatuta.

Rina Cabeza azkoitiarrak transexualitateari buruzko hitzaldia eskainiko du bihar, asteazkena, Emakumeen Txokoan. 18:30ean hasiko da Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat izenburupean eskainiko duen solasaldia, eta besteak beste, transexualitateak Euskal Herrian nahiz Espainian bizi duen egoera, transexualitate prozesuen nondik norakoak nahiz legedia izango ditu hizpide Cabezak. Bere bizipenetatik abiatuta, kontakizun pertsonala eskainiko du azkoitiarrak.

Joan zen maiatzean Cabezari elkarrizketa egin zion Urola Kostako Hitza egunkariak. Cabezak 13 urterekin esan zuen lehenengoz neska izan nahi zuela, eta haren arabera, "izugarrizko askapena" izan zen benetan nor zen esatea. 15 urterekin, berriz, hormonak hartzeko prozesua hasi zuen. Honako lotura honetan irakur daiteke Hitzak azkoitiarrari egindako elkarrizketa osoa.