Rotten XIII, Txerokee eta Alerta Gorria taldeen kontzertuetarako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus | Kultura
2020ko ots. 4a, 13:00

Uztarria Komunikazio Taldeko bazkideek parte har dezakete sarreren zozketan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzita. Datorren ostiraleko, otsailak 7, 11:00k arte parte hartu ahal izango da zozketan; Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa. Kontzertuak zapatuan, otsailaren 8an, izango dira Sanagustin kulturgunean (22:30).

Rotten XIII taldeko musikariak.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Rotten XIII, Txerokee eta Alerta Gorria taldeen kontzertuak izango dira zapatuan, 22:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Modu horretan, punk eta oi! doinuek hartuko dute oholtza gauean. Emanaldi horietarako lau sarrera zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean, eta zozketan parte hartu nahi dutenek mezua idatzi beharko dute. Ohiko moduan, uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali beharko dute mezua, zein zozketan parte hartu nahi duten adierazita ('Rotten XIII') eta bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Datorren ostiralerako, otsailak 7, 11:00k arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik. Uztarriak egun horretan bertan egingo du lau sarreren zozketa parte hartzen duten bazkide guztien artean.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu