Izena emateko epea luzatu dute Jabetze Eskoletako hainbat ikastarotan

Uztarria.eus 2020ko ots. 4a, 13:02

Oraindik tokia dagoelako, emakumeen Jabetze Eskolen barruan antolatutako hainbat ikastarotan izena emateko epea luzatu egin dute. Hausnarketa feministak ikastaroa eta boxeo ikastaroa bete egin dira, eta horietan ezingo da izenik eman.

Otsailetik ekainera bitartean, Emakumeen Mahaiak hainbat ikastaro antolatu ditu Emakumeen Txokoan, Jabetze Eskoletan. Dagoeneko ikastaroetan izena emateko epea bukatu da, baina saio batzuetarako azken plazak libre gelditu dira eta kasu horietan izena emateko epea luzatu egin dute. Izena emateko Emakumeen Txokora joan beharko da, 688 75 10 00 telefono zenbakira deitu edota emakumetxokoa@azpeitia.eus helbide elektronikora idatzi.

Bi ikastaro bete egin dira eta ezingo da horietan izenik eman. Hausnarketa feministak ikastaroa da jendez osatu denetako bat, eta boxeo ikastaroa bestea. Gainera, boxeokoaren kasuan bi talde sortu dira.

Izena emateko aukera ondorengo ikastaroetan dago:

- Dantza afrikarrak. Ostegunetan izango dira saioak, 19:00etatik 20:00etara. Izena eman daiteke otsailaren 5era bitartean.

- Zoru belbikoa lantzen. Ostiraletan da, 10:30etik 12:00etara. Otsaiilaren 6ra bitartean eman daiteke izena.

- Nire emozioak paper eta tela gainean marrazten. Larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara. Otsailaren 7ra arte eman daiteke izena.

- M8 eta gero zer?. Otsailaren 14an (17:00-20:00) eta 15ean (10:00-13:00) izango dira saioak. Izena otsailaren 7ra arte eman daiteke.

- Genero indarkeria. Martxoaren 27an (17:00-20:00) eta 28an (10:00-13:00). Martxoaren 20ra bitartean eman daiteke izena.

- Menopausia: hausnarketarako unea. Astearteetan, 18:30etik 20:00etara, martxoaren 31n hasita. Martxoaren 24a bitartean dago izen-ematea zabalik.

- Mikroestanpa tailerra. Apirilaren 25ean egingo dute, 10:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17.30era. Apirilaren 17ra bitartean egongo da izena emateko aukera.

Urte guztian eman daiteke izena ondorengo bi ikastaro hauetarako: Empalabramiento (astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00-12:00) eta haurdun daudenentzat yoga (astelehenetan, 18:30-20:00)