Irabazleei sariak banatuta bukatu da IV. Irudhitzen lehiaketaren erakusketa

Uztarria.eus 2020ko ots. 3a, 20:30

Gaur izan du azken eguna Uztarria Komunikazio Taldeak antolatutako IV. Irudhitzen erakusketak. Izen bereko lehiaketara aurkeztutako argazki eta testu guztiekin osatutako erakusketa urtarrilaren 23tik egon da ikusgai Sanagustin kulturgunean. Hain zuzen ere, erakusketaren azken egun honetan jaso dituzte beren sariak –150na euro– lehiaketaren bi irabazleek: Iñaki Etxenagusiak argazki onenarena, eta Olatz Pratek testu onenarena. Argazkian, Prat eta Etxenagusia gaur, Sanagustinen.