Harrera beroa izan du Kbeat Banden emanaldiak Sanagustinen

Uztarria.eus | Kultura
2020ko ots. 3a, 17:42

Kbeat ahots taldeak Udal Musika Bandako hainbat musikarik lagunduta kontzertua eman zuen igande arratsaldean Sanagustin kulturgunean. Askotariko artisten eta musika estiloen bertsioekin osatutako emanaldiak harrera beroa izan zuen, ikus-entzulez bete baitzen kulturgunea, herriko abeslariek eta musikariek eskaintzeko zutena adi jarraitzeko prest. Kantutik kantura jasotakoak borobiltzeko, txalo zaparrada jaso zuten bukaeran kantariek eta musikariek.

Kulturaz kooperatibak sareetara igo dituen argazki batzuk ikus daitezke bilduma honetan. Kulturazen bilduma osoa, berriz, lotura honetan ikus daiteke.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

BIDELAGUNA | 2020-02-03 : 17:55

Ederra kontzertua eta ederra herriko jendeak herrian aretoa horrela betetzea.
Jende piloa elkartu zen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu