Urkulu urtegira eta Aretxabaletara mendi irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2020ko ots. 3a, 14:15
Urkulu urtegiaren irudi bat.

Otsailaren 22an egingo dute mendi irteera, eta otsailaren 20ra bitartean eman ahal izango da txangorako izena, Baigeraren bulegoetan. Irteeraren egunean, 09:00etan abiatuko da autobusa Urkulura, eta 13:00etan aterako da itzulerako autobusa Aretxabaletatik.

Urkuluko urtegira eta Aretxabaleta ingurura mendi irteera antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak otsailaren 22rako. Dagoeneko zabaldu dute irteerarako izena emateko epea; hain zuzen ere, otsailaren 20ra arte egongo da irekita. Baigeraren bulegoan egin beharko da inskripzioa. Hilaren 22an, larunbatez, San Martin egoitzaren aurretik aterako da autobusa 09:00etan. Mendi buelta egindakoan, Aretxabaletako Basabe jatetxean egingo dute hamaiketakoa, eta Azpeitira itzultzeko autobusa 13:00etan aterako da Aretxabaletatik. Txangora joan nahi dutenek hamabost euro ordaindu beharko dute.